Psilocybeko elektrotxaranga, Euskaraldiarekin bat
Herri batzordeak bilera egingo du gaur, 18:30ean udaletxean
Hondarribia
Lunes, 28 de abril 2025
Psilocybe Elkarteak elektrotxaranga atera zuen kalera joan den ostiralean, Euskaraldiaren egitarauaren barruan. Eguraldi petrala zegoen, baina jaierako eta euskararen bultzadarako gogoak haundiagoak izan ziren euria baino. Herriko hainbat lekutan jo zuten eta Portuan Sorotan Beleko abeslaria izandako Gorka Sarriegi batu zitzaien.
Publicidad
Egun gutxi gelditzen dira Euskaraldia hasteko eta herri batzordeak bilera egingo du gaur, 18:30etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian, Hondarribian egingo diren ekimenei azken ukituak emateko. Bileran jorratuko dituzten gaiak hauek dira:Maiatzaren 15eko txapak jartzeko ekimena; maiatzaren 24ko ospakizuna: erromeria, bazkaria eta Euskaraokea;ekimenak izan dezaken ikusgarritasuna; eta bestelakoak.
Bestalde, maiatzaren 24ko Euskaraokean izena emateko azken eguna bihar izango da, www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025 gunean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión