Hondarribia
Euskaraldiaren herri batzordeak bilera egingo du asteartean udaletxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Euskaraldiaren herri batzordeak bilera egingo du asteartean udaletxeanI. A.
HONDARRIBIA.
Sábado, 26 de abril 2025, 19:58
Astearte hontan, arratsaldeko 18:30etan, biler egingo du Euskaraldiarean herri batzordeak, udaletxeko areto nagusian.
Hilabete erdi besterik ez da falta Euskaraldia martxan jartzeko eta bilera honekin Hondarribian egingo diren ekimenei azken ukituak emango dizkiote.
Bilerako gai-ordena hauxe izango da: Maiatzaren 15eko txapak jartzeko ekimena; maiatzaren 24ko ospakizuna: erromeria, bazkaria eta Euskaraokea; ekimenak izan dezaken ikusgarritasuna; eta bestelakoak.
Euskaraldiarean herri batzordeak adierazi du «aurrelan batzuk burutu ditugula jada, boluntario eta eragile askorekin elkartu ere egin gara bitarte honetan, baina astearteko bilera bateratze-saio gisakoa ere izatea nahi genuke. Konpromisoak hartzeko garaia dugu, erronkari gogor heldu, eta guztion artean ahalik eta Euskaraldi emankor eta biribilena antolatzeko».
Bide batez, gogoratu dute Euskaraokean izena emateko epea zabalik dagoela eta maiatzaren 24ko bazkarirako txartelak laister jarriko direla salgai.
Azkenik, maiatzaren 24an Santa María Magdalena plazan egingo den Euskaraokean izena emateko epea asteazkenean itxiko da, www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025 gunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.