Euskarako arloko dirulaguntzak eskatzeko epea gaur itxiko da

Udalak guztira 26.000 euro banatuko ditu aurtengo deialdian

I.A. HONDARRIBIA.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko dirulaguntzak ekatzeko epea gaur bukatuko da. Eskabideak BAZen egin behar dira eta Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.

Guztira 27.600 banatuko ditu Udalak, hainbat esparrutan: Udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro) -laguntza honetarako epea itxita dago jadanik-, euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro), euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000 euro), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro) eta webgunea euskaratutakoek (2.000 euro) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos