Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hondarribia

Enrike Lekuona ikerketa bekara lanak aurkezteko azken eguna, bihar

I. A.

HONDARRIBIA.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:54

Udalak martxan jarri du, Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin, Enrike Lekuona IV. ikerketa beka, eta proiektuak aurkezteko azken eguna bihar izango da.

Lanak aurkezteko hiru modu daude: fisikoki Arma Plaza Fundazioaren Pampinot Kaleko 16. zenbakiko bulegoetan, helbide berara zuzendutako postaren bitartez edota helbide elektronikoz.

Beka honen helburua da euskarazko ikerketa sustatzea, Hondarribiaren ezagutzan sakontzea eta ariketa horretatik eratorritako emaitzak zabaltzea da, eta Enrike Lekuona euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribitarra omentzea ere.

Aurtengo deialdiak bekak jorratzen dituen hiru lan-ildoen artean ondarea ezarri du ikerkuntza gai, zentzu zabalenean ulertuta: materiala eta inmateriala, beti ere Hondarribiaren iragan aberatsari lotuta.

Lana burutzeko gehienezko epea 18 hilabete dira, eta ikerketa-proiektua originala eta argitaragabekoa izan behar da. Bekaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da. Informazio osagarria Arma Plaza Fundazioaren webgunean kontsultatu daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enrike Lekuona ikerketa bekara lanak aurkezteko azken eguna, bihar