Borrar
Zorütiken 'Vulnerable', gaur auditorioan.
Dantza garaikidea eta antzerkia izango dira asteburu hontan auditorioan

Dantza garaikidea eta antzerkia izango dira asteburu hontan auditorioan

Zorütik Kultur Elkarteak 'Vulnerable' dantza saioa eskainiko du gaur eta Artedrama 'Miñan' antzezlana bihar

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Viernes, 11 de abril 2025, 19:45

IItsas Etxea auditoriumean bi kultur eskaintza izango dira asteburu honetan, biak ere 19:00etan. Gaur Zorütik Kultur Elkartearen eskutik 'Vulnerable' dantza garaikide muntaketa ikusi ahal izango da (sarrerak, hiru euro) eta bihar aldiz 'Miñan' antzezlana taularatuko du Artedramak. Bi kasuetan aldez sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Arma Plazako turismo bulegoan edo Kutxabank Tickets web orrian eta gaur eta bihar auditoriumeko leihatila 17:00etan zabalduko da.

Zorütik Kultur Elkartea 2021ean sortu zen Errenterian, tradizioa eta garaikidetasuna uztartuz dantza eta musikaren inguruko jarduerak sortzeko helburuarekin. Oraingoan Eneko Gil eta Koldo Arostegi dantzari eta koreografoek 'Vulnerable' proiek-tua aurkezten dute, joan den astean Donostiako Gasteszenan estreinatu zena. Bien arteko kolaboraziotik eta laguntasunetik sortutako proiektu eszenikoa da eta haiekin batera Peru Galbete igoko da taula gainera.

  • Larunbata. 19 00etan, dan-tza garaikide ikuskizuna: 'Vulnerable'. Sarrerak, hiru euro.

  • Igandea. 19 00etan, Artedrama antzerki taldearen 'Miñan'. Sarrerak, sei euro.

Eneko Gil maskulinite normatiboak gorputzetik ikertzen hasi zenetik hiru urte pasa dira. 'Fuck you Bertin' eta 'Vulnerable Tryptich' ikerketa-koreografikoetan jardun da, bigarrenean Koldo Arostegirekin batera, eta bi lan horiek Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza-koreografikorako babesa jaso zuten.

'Vulnerable'k «maskulinitatearen geruzak aztertu nahi ditu; ezkutuan bizitako beharrak eta historiak, isiltasunak, nahi gabe egindako esfortzuak eta izendatu gabeko beldurrak. Geruza horien artean dantzatuko da. Mugimenduaren bitartez eta dantzak testuarekin eta ahotsarekin duen erlazioa oinarrian, fisikalitate maskulinoen atzean dauden istorioei buruz hitz egin nahi dugu».

Gainera, «arreta mugimenduan eta eszenan jarriko dugu, gizontasunaren eraikitze-prozesuak gordetzen duen mundu emozional konplexuari buruz hitz egiteko. Klixeak gainditzeko asmoz, keinu maskulinoen atzean ezkutatzen dena 'azaleratu' nahi dugu. Maskulinitatea ezkutatzen dituen ahultasunak beldurrik gabe erakutsiko ditugu».

Amets Arzallusen 'Miñan'

Bihar antzerkiaren txanda izango da eta Artedramak 'Miñan' eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Ander Lipus da antzezlan honen zuzendaria eta bera eta Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye igoko dira oholtzara.

'Miñan' Amets Arzallusen liburuaren egokitzapena da. Bertsolari hendaiarrak forma eman zion Ibrahima Balde ginearrak bere jaioterritik Irunerako egindako bidearen kontakizunari eta liburuak 2020ko Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen.

Hainbat hizkuntzara itzuli dute eta Frantzisko I.a Aita Santuak ere publikoki goratu izan du liburu hau eta ezinbesteko irakurgai izendatu. Afrikatik guregana etorri ohi diren migratzaileen odisea kontatzen duen klasiko bat bilakatu da oso denbora laburrean.

Artedramarentzat, «gure herrian eta mundu zabalean oihar-tzun handia izan duen liburua, horren ezaguna egin den testua, taula gainera ekartzea erronka handia da. Migrazioa eta arrazakeriaren gaiak ardatz hartuta, ikusle gazteengan jartzen dugu arreta batez ere. Ander Lipusekin batera oholtza gainean jokatuko duten aktore gazteen indarrak, haize berri bat ekarriko dio euskal eszenari; gizarte zabal, anitz eta normalizatu baten ispilu izango gara».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantza garaikidea eta antzerkia izango dira asteburu hontan auditorioan