Hondarribia
Bullying-aren inguruan izango da astearte honetako Treba programaren saioa kultur etxeanAurtengo edizioa ostegunean bukatuko da, etxebizitza ordaintzeko dirulaguntzen informazioarekin
Hondarribia
Lunes, 27 de octubre 2025
'Bullying egoerak minimizatzeko inguru seguruak nola sortu' izeneko saioa burutuko da astearte honetan Kultur Etxeko aretoan, 17:30etik 19:00etara. Foru Aldundiak eta Udalak antolatutako Treba progamaren barruan dago eta bereziki nerabe eta gazteen familientzako saioa da, baina sarrera librea da.
Publicidad
Ostegunean 18:00etan izango da azkeneko saioa, kultur etxeko 103 gelan (25 leku), eta emanzipatzeko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei buruz izango da.
Bigarren aldiz iritsi da gure herira Treba, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako gazteen, nerabeen eta familien trebakuntzarako programa. Gazteen eta nerabeen ongizate emozionala ardatz hartuta, hainbat saio eskeini dira, publiko desberdinei zuzenduta.
Isaac Palencia, Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari nagusiaren hitzetan, «argi daukagu Gipuzkoako gazteen hezkuntzaren, garapen pertsonalaren eta autonomiaren alde egin behar dugun apustua. Ekimen hau martxan jarri zenetik, 400 hitzaldi inguru egin dira lurralde osoan zehar, 10etik 9ko batez besteko balorazioarekin. Treba Nerabeak gehituta, programaren eragina handitu egiten da, eta prestakuntza hazkundearen funtsezko etapa guztietara iritsiko dela bermatzen da, adin-tarte bakoitzerako hizkuntza eta diskurtso egokiarekin».
-
Gaur. 17.30-19:00: 'Bullying egoerak minimizatzeko inguru seguruak nola sortu'. Nerabe eta gazteen familientzako saioa, sarrera librea. Kultur Etxeko areto nagusian.
-
Osteguna. 18.00-19:00, Emanzipatzeko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaren informazio saioa. Hitzaldia eta galderak. kultur etxeko 103 gelan (25 leku).
Palenciak azpimarratu du programa «arrakastatsua» izan dela, eta «saioetako gaiak parte hartzen duten udalekin adostuta erabakitzen direla, herritarren intereseko irizpideetan oinarrituta».
Hondarribiko kasuan, Gazteria eta Hezkuntza Sailaren bitartez bideratu dira saioak. Lupe Queiruga, Gazteria eta Hezkuntzako zinegotziak nabarmendu duenez, «Hondarribian gero eta interes handiagoa ikusten dugu gazteen eta familien ongizate emozionala lantzeko. Treba programak aukera paregabea eskaintzen du hausnarketarako, komunikazioa eta enpatia sustatzeko, bai gazteen artean bai etxe barruan ere».
Saioak publiko ezberdinei zuzenduak dira. «Gurasoek eta nerabeek emozioak kudeatzeko edo harreman osasuntsuak eraikitzeko dituzten erronkak ez dira beti errazak eta prestakuntza-saio hauek oso lagungarriak dira familian elkar ulertzeko eta gatazkak modu eraikitzailean kudeatzeko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión