Biharko 'Herri Kanta Jaialdia' Portuko elizan izango da

I.A. HONDARRIBIA.

Iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, igande honetarako aurreikusita dagoen 'XXX Herri Kanta Jaialdia' Gipuzkoa plazatik Portuko elizara aldatzea erabaki du Kultura departamentuak. Eguardiko 12.00etan izango da.

Juan Luis Silanes, Kultura zinegotziak argitu duenez, «abesbatzetako zuzendariek hala eskatu digute, eta Udaletik aurrera egin da denon adostasunarekin. Itsas Etxea Auditoriumeko komunak eta aldagelak irekita mantenduko ditugu goiz osoa zehar behar dituenak erabiliak izan daitezen».

Hamar abesbatzek hartuko dute parte eta ondoren Ardora jatetxean bazkaria izango da.