Hondarribia
Aurtengo 'Hondarribia Berdintasun Hiria' saria Teresa del Vallerentzat daI. A.
HONDARRIBIA.
Osteguna, 29 maiatza 2025, 19:57
Jaizkibel Kon-painiak fetxaz aldatu du 'Hondarribia Berdintasun Hiria' sariaren banaketa ekitaldia, irailan gauza gehiegirekin kiniziditzen bait zuen. Hitzordua gaur da, 18:30etik aurrera, auditorioan. Aurten, duela gutxi zendu zen Teresa del Valle omendu eta eskertu nahi du Jaizkibelek euskal herrian antropologia feministaren atea zabaldu izanagatik . «Aitzindaria izan zen 'euskal emakumea, irudia eta errealitatea' ikerketarekin, eta bide hori harturik, dozenaka ikertzailek gure iruditeria eta analisi-gaitasuna hazi eta loratu dute gerora. Horregatik bere ondorengoak omendu nahi ditugu, Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko (AFIT) kideak, Teresaren ondarea zaindu ez ezik, zabaldu eta aberasten dabiltzanak».
Jaizkibel Konpainiak gogoratu duenez, «euskal antropologia feministak tresnak eman dizkigu gure errituak, gure jaiak, gure gizarteak azter-tzeko. Batzuek errealitate estankoak ikusi nahi zituzten tokian, haiek hariari tira egin diote, historiaren matazari so, erakutsi dute gure ustezko tradizioak une historiko bakoi-tzeko behar sozialetara egokitzen diren eraikuntzak direla. Eta ez digute soilik atzera begiratzen erakutsi, oraina ulertzen lagundu digute, etorkizuna eraldatzen saiatzeko».