Hondarribia
Aukeranen 'Amama'k ipuinak eta dantzak ekarriko ditu gaur auditorioraZazpi euskal lurraldeetan kokatutako zazpi ipuin dira abiapuntua (19:00)
I. A.
HONDARRIBIA.
Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:13
Gaur, 19:00etatik aurrera, Aukeran Dantza Konpainiak 'Amama' ikuskizuna eskeiniko du auditorioan. Bertako lehiatila 17:00ean zabalduko da eta lehenagotik ere Arma Plazan eta Kutxabank Tickets web orrian erosi ahal izango dira bost euro balio duten sarrerak.
Aukeran Dantza Konpainia 1997 urtean sortu zen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik hamabost ikuskizun ekoiztu ditu, haietako azkena gaur auditorioan ikusi ahal izango dena.
Amama batek (Loli Astoreka) ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Bere ibilbideean lehen aldiz hurbiltzen da Aukeran haurren mundura, «espresuki, errespetuz eta gogotsu». 'Amama'k «gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin». Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua egingo da, koreografia berriekin batera.
Ikuskizunaren zuzendaria Edu Muruamendiaraz da, Ekaitz Gonzálezek idatzi du gidoia eta Juan Kruz Igerabidek, ipuinak. Zuzendari artistikoa Elena Benazilla da eta musika sortzailea, Joxan Goikoetxea.
Taula gainera igoko diren dan-tzariak Kimetz Cabanillas, Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez eta Danel Serrano dira.