
Hondarribia
Auditorioaren kanpoaldean 'Murgildu' mural hirukoitza egin du Ainara OskozekSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Auditorioaren kanpoaldean 'Murgildu' mural hirukoitza egin du Ainara OskozekI. A.
HONDARRIBIA.
Lunes, 20 de enero 2025, 20:29
Ainara Oskoz Bergaretxe hondarribitarrak 'Murgildu' izeneko murala egin du Itsas Etxea auditorioaren kanpoaldean eta Jone Iturriaren laguntza izan du Udaleko Kultura sailak babestu duen ekintza hontan.
Elizara ematen duen fatxadak hiru ate metaliko ditu eta bertan Oskoz eta Iturriak elementu nagusitzat arraina duen mural hirukoitza egin dute. Bertako paisaiari egokitutako marrazkia da, itsasoa, Marinel itsasontzia eta auditorioa beraren lotura egiten duena.
Kultura sailetik adierazi dutenez, «mural honekin bizia eman nahi zaio inguruari, transmisioa, irekiera bat. Hausnarketa bat ere planteatzen digu, modu batera edo bestera 'iturri zaharreko ur berria'. Bizi dugun garaia ausardiatik, berrikuntzatik murgiltzeko gonbidapena da».
Azken hilabetetan herrian egin den laugarren mural artistikoa da auditoriokoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.