Borrar

Hondarribia

Astelehenean itxiko da Jaizkibeleko bideen arauketan ekarpenak egiteko epea

I. A.

HONDARRIBIA.

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:31

Hurrengo astelehenean itxiko da Jaizkibeleko bideen arauketari forma emango dioten ekarpenak aurkezteko epea. Parte hartzeko bi era daude, BAZen edota erregistro elektronikoaren bidez.

Kontsulta honetan, herritarrek honako puntu hauei buruz duten iritzia jasoko da: Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, ordenantza onartzeko beharra eta aukera, arauaren helburuak eta egon daitezkeen ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Udalak ordenantza bat egiteko beharra nabaritu du, ikusirik zenbat jende ibiltzen den Jaizkibeleko bideetan zehar, batzutan ez modu egokian. Baserritar, bizilagun, ehiztari eta beste herritarrekin bilera egin zen Alkartasuna elkartean duela bi aste eta ondoren parte-hartze prozesu hau martxan jarri.

Ordenantzaren helburu nagusia da bide eta pistetan ibilgailu motordunen erabilera antolatzea honako hauetarako: Pista eta bide horiek pertsona guztiek behar bezala erabil ditzaten arautzea; mantenimendua, kontserbazioa eta funtzionaltasuna bermatzea; euren inguruneko eta pista eta bide horiek kokatuta dauden mendiko natura-ondarea zaintzea. Informazio gehiago www.hondarribia.eus/eu/zaindu-dezagun-jaizkibel orrian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astelehenean itxiko da Jaizkibeleko bideen arauketan ekarpenak egiteko epea