Borrar
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.

Hondarribia

Arizonara eramango gaituzte bihar Aitziber Garmendial eta Jon Plazaolak

Basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa da

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Jueves, 29 de mayo 2025

Antzerkiaren txanda izango da bihar auditorioan. 22:00etatik aurrera, Txalo Produkzioak-ek 'Arizona' eskainiko du. Sarrerak hamabi euro balio du (sei, hemezortzi urtez beherakoen-tzat) eta aldez aurretik Arma Plazan eta Kutxabank Tickets web orrian erosi daitezke, bestela bihar auditorioan 20:00etatik aurrera.

Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizi-tzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.

Eta bi gizaki hoiek gorpuzten dituztenak Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira, oholtzan gainean Margareth eta George. Muturreraino eramandako bi pertsonaiak parodia zoroena eta tragedia gordinena banatzen dituen marra/mugaren gainean jolasean ibiliko dira, aktualitatea ia monopolizatu arte betetzen duen gai unibertsal hau oholtzan jarri eta sasitragedia-sasikomedia-sasi musikal forman eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arizonara eramango gaituzte bihar Aitziber Garmendial eta Jon Plazaolak

Arizonara eramango gaituzte bihar Aitziber Garmendial eta Jon Plazaolak