Hondarribia
Aisi nautikoko 'Itsasoratu' ihardunaldiarekin osatuko da itsasoari eskeinitako asteburuaSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Aisi nautikoko 'Itsasoratu' ihardunaldiarekin osatuko da itsasoari eskeinitako asteburuaI. A.
HONDARRIBIA.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:04
Itsasoari eskainitako asteburua 'Itsasoratu' jardunaldiak osatuko du, igandean San Pedro kalean. Bertan izango dira sektore nautikoan lana egiten duten hamaika enpresa: Central Surf, Estatxa, Hondarribiko Bela Eskola, Ipar Adventure, Kayak Basque Country, JC Poseidon, Navegavela, Ocean Tours Hondarribia, www.pescahondarribia.com, Surf Teknika Eskola eta Water Joy Hondarribia. Gainera, errealitate birtualeko stand bat jarriko da.
Sustapen Ekonomikorako zinegotzia den Estitxu Urtizbereak azaldu zuenez, «bagenituen bi ekimen, bata gure sustraiei begira eta bestea itsasoari lotutako aktibitateena, eta harremantzea erabaki dugu».
Aisi nautikoko ekimenen irudia «pixka bat distorsionatua egon daiteke, oso elitista balitz bezela. Turismoarekin lotzen da baina hondarribitarren artean ere ezagutzera ematea nahi dugu. Jakin dezatela edonork egin ditzazkela aktibitate hoiek».
Datorren igandean haurren-tzako eskulan tailerrak (11:45 eta 17:15), 'Itsas Ahotsak: itsasoari buruz hitz egiteko, gogoeta egiteko eta ikasteko gune bat' (12:00), Mater elkartearen laguntzarekin, Itsas Zaintza Sarea eta itsasoarekin duen kon-promisoaren erakusketa (17:30) eta Monterrey Surfers musika taldearen zuzeneko emanaldia (13:00) izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.