Borrar
Arantxa Berrotaran, Euskarako zinegotzia, Martin Lizeaga eta Estitxu Arretxe, Blagan Euskara Elkarteko kideak, atzo.

Euskara festa giroan bizitzeko aukera

'Blagan eguna' larunbat honetan ospatuko da Hondarribian, «euskararen presentzia indartzeko» helburuarekin

JOSEBA ZUBIALDE

Miércoles, 31 de mayo 2017, 00:08

Hizkuntza baten biziraupena hizkuntz hori dakitenen esku dago. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta bizitza luzeagoa izango du. Baina dakitenek egunero erabiltzen ez badute nekez lortuko du bere biziraupena berma-tzea. 'Itxeki euskarari' lelopean, 'Blagan eguna' larunbat honetan ospatuko da helburu zehatz batekin: «Euskara indartzeko».

  • 11.00

  • Musika portuan.

  • 12.00

  • Irrati saioa.

  • 13.00

  • Kalejira Kai Zaharretik.

  • 14.00

  • 'Itxeki euskarari!' mosaikoaren aurkezpena.

  • 14.30

  • Bazkari herrikoia arrantzale auzoan. Helduak 15 euro, haurrak 8.

  • 17.30

  • Dantzaldia.

  • 19.30

  • Elektropatxarangaren kontzertua.

Musika, erraldoiak, buruhandiak edo elektropatxarangaz gozatzeko aukera izango dute hondarribiarrek. Eta horiek agenda luze bat osatzen duen agenda baten adibide batzuk besterik ez dira. 'Blagan eguna' atzo aurkeztu zuten udaletxean Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotziak eta Blagan elkarteko kide diren Martin Lizeaga eta Estitxu Arretxek. «Udalarekin lankidetzan aritu da Blagan Elkartea. Beraiek egindako proposamena da, euskara kalera ateratzeko», azaldu zuen Berrotaranek, eta festa «euskara jai giroan kalera ateratzeko» grinaz jaio dela azpimarratu zuen.

Blagan elkartea orain dela bi urte sortu zen, «euskarak zuen erabilera eta egoera kezkagarria ikusita», azaldu zuen Martin Lizeagak. Ideia hori buruan izanda, elkarteak 'Blagan eguna' antolatzea erabaki du, «kalean euskararen presentzia indartzeko asmoz». Helmuga erraldoi hori kontutan izanda, Lizeaga eta elkarteko lagunek jomuga hurbilago bati eustea espero dute festa honekin: «Hondarribiko euskal komunitatea trinkotzea».

'Blagan eguna' aurrera atera dadin ezinbesteko da herritarren parte-hartzea, eta antolatu diren ekitaldiak egunpasako plana proposa-tzen dute. Goizeko 11.00etan hasiko da musika entzuten portuan «eguna girotzeko». Gorputza apur bat berotu eta gero, eguerdia pasata, «irratsaio bat egongo da Nikolas Aldai eta Koldo Emeryren eskutik», azaldu zuen Estitxu Arretxek.

Jai giroan bete betean sartzeko kalejira bat kaleetan zehar ibiliko da. «Arraunlariek Arraun Elkartetik traineruetan 'Itxeki Euskarari!' leloa duen pankarta eramango dute Kai Zaharreraino», esplikatu zuen Arretxek. «Han, korrikalari, mendizale, txirrindulari eta elkarte desberdinetako partaideekin elkartu, eta Abiyuan txaranga eta erraldoien konpartsarekin batera kalejiran joango gara herritik zehar, San Pedro kaleraino».

Mosaiko erraldoia

'Blagan eguna' elkarteak abenduaren 3rako, euskararen egunerako hain zuzen ere, konposatu nahi duen mosaiko erraldoia aurkezteko ekitaldia ere izango da. Arrantzale auzoan «500 hondarribiarren irudia» jaso nahi dute, geroago mosaikoa irudi horiekin sortzeko. Leku berean, 14.00etan, bazkari herrikoiaren txanda izango da. Bazkarirako tiketak Blagan Kafetegian eta Itxolan eros daitezke gaur arte, 15 eurotan helduentzat eta 8 euro haurren kasuan.

Ekitaldiari amaiera borobila emateko dantzaldia antolatu dute Ttipika taldearen eskutik. Geroago, 19.30ak aldera, Elektropatxarangaren kontzertuaren txanda izango da, 'Blagan egunari' amaiera emango diona.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara festa giroan bizitzeko aukera

Euskara festa giroan bizitzeko aukera