Borrar
Mahai ibiltariaren hirugarren saioa Kasino Zaharrean izan zen, toka txapelketa eta guzti. I.A.
107 entitatek eta 592 norbanakoek iada bat egin dute Euskaraldiarekin

Hondarribia

107 entitatek eta 592 norbanakoek iada bat egin dute Euskaraldiarekin

Datorren larunbatean mahai ibiltaria Amuten (goizez) eta Santiagotxon (arratsaldez) egongo da

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Lunes, 7 de abril 2025, 20:18

Maiatzaren 15etik 25era burutuko den laugarren Euskaraldirako Hondarribian iada 107 entitatek eta 592 norbanakoek eman dute izena. Hauen artean, %85 ahobizi dira eta %15, belarriprest.

Oraindik badago denbora 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean burutuko den saiora apuntatzeko, bai eta aurreko hiru Euskaralditan Hondarribian izan ziren parte-hartzaile zenbakietara hurbiltzeko edota gainditzeko ere. 2018ko lehenengo edizioan 1.812 partaide izan ziren (1.453 ahobizi eta 359 belarriprest), bigarrenean 1.591 (1.351 eta 240) eta hirugarrenean 1.736 (1.438 eta 298). Lehen hiru saioak udazkenean egin ziren baina aurtengoa berriz udaberrian izango da.

Hilabete baino gehiago geldi-tzen da izena emateko eta bi modutan egin daiteke. Batetik, www. euskaraldia.eus webgunean eta bestetik, larunbatero auzoz-auzo dabilen mahai ibiltarian edota herri batzordeak antolatzen dituen ekitaldietan.

Haietako bat kultur etxean izan zen eta berrogei lagun inguru bildu ziren Blagan Euskara Elkarteak antolatutako Urtzi Urkizu eta Aianara Zuazazbeitiaren solasaldira, lehenaren 'Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero' izenburuko liburuari buruz.

Euskaraokea, maiatzaren 24an

Euskaraldiaren barruan Euskaraoke Herrikoia egingo da maiatzaren 24an Santa Maria Madalena plazan eta ezinbestekoa da izena ematea, talde zein norbanako, elkarte edo lagun talde bezala. Apirilaren 30a arte izena eman dezakete bertan parte hartu nahi dutenek, www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia2025 gunean.

Euskaraoke Herrikoian parte hartzeak konpromiso hauek dakartza: «Euskara maitatzeaz gain, erabili egingo dugu. Euskara izango da Euskaraldiko egunetan erabiliko dugun hizkuntza eta Euskaraoke egunean, Madalena plaza euskararen arnasgune izango da».

Bestalde, 16 urtetik gorako partaideek Euskaraldiko ahobizi edo belarriprest txapa jarria eramango dute. 16 urtetik beherako partaideek, xaxatzaile txapa eramango dute. Azkenik, parte hartzaile guztiek ekimenerako egindako zapi berezia eramango dute.

Aste honetako hitzorduak

Gaur irakurketa erraza saioa egingo da arratsaldeko 18:00etan liburutegian eta larunbatean mahai ibiltaria goizez Amute-Kostan egongo da eta arratsaldez, Santiagotxon.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 107 entitatek eta 592 norbanakoek iada bat egin dute Euskaraldiarekin