Borrar
50. urteurrenaren aurkezpen ekitaldiaren omenduak izan ziren lagunak. L.I.

Baztan Bidasoa

Labiaga Ikastolak bizi-bizi abiatu du bere 50. urteurrena

Eztegarako Ikastolan egin zen ekitaldian berrehun lagun baino gehiago bildu ziren

Alicia del Castillo

Baztan/Bidasoa

Asteartea, 10 iraila 2024, 19:57

Comenta

Joan den larunbatean egin zen Labiaga Ikastolaren 50. urteurrenaren aurkezpen ekitaldia. Eguraldia lagun, Eztegarako Ikastolan egin zen ekitaldian berrehun lagun baino gehiago bildu ziren; oraingo eta lehengo ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Bertan izan ziren, bertzeak bertze, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Nafarroako Ikastolen Elkartekoak eta Labiaga Ikastolako aitzindariak izan ziren gurasoak eta irakasleak.

Ekitaldia laburra izan zen baina bizi-bizia eta une hunkigarriz betea. Hasteko, Clara Rouget ikastolako lehendakariak harrera hitz batzuk egin zituen denei ongietorria eginez eta ikastolako 50. urteurrenean zehar eginen diren ekitaldiak banaka-banaka zerrendatuz.

Ikasturterako ekitaldiak

Hauexek izanen dira Labiaga Ikastolak ikasturterako antolatu dituen ekitaldietako batzuk: azaroaren 16an Ruper Ordorikaren kontzertua; urtarrilean oihan baten landaketa; otsailetik aitzinera arte erakusketa kolektiboa; otsailaren 15ean sagardotegira irteera; martxoaren 29an Eleder magoa; maiatzaren 31n Ikastolaren Eguneko bazkaria; eta ekainaren 21ean, urteurrena borobiltzeko, Jostaldia Berako plazan, ikasturte osoan zehar prestatuko duten antzerki eta musika emanaldia.

50 aulkiak

Ondotik, adin desberdinetako dantzariek Ikastolaren historian oinarritutako dantza bat taularatu zuten, aulkiekin eskultura bat osatzen zuten bitartean.

Ekitaldi guztian zehar aulkiak protagonista izan ziren. Izan ere, Josette Dacosta artista garaztarrarekin batera ikastolako ikasleek zaharberritu eta margotu dituzten 50 kolorezko aulkiak bihurtu dira urteurren honen sinbolo, eta eginen diren ekitaldi guztietan agertuko dira handik edo hemendik. Larunbatean, adibidez, Ikastolako patioko aterpetik zintzilik ikusi ziren aulki hoiek.

Larunbateko ekitaldiaren zatirik hunkigarrienetakoa, Ikastolaren hasierako urratsetan lagundu zuten pertsonak oroitu zituztenean etorri zen, batez ere dagoeneko gure artean ez daudenak.

Une horretan Pepi Olaetxeak idatzitako eskutitz bat irakurri zuten. Olaetxea ikastolako sor-tzaileetakoa eta lehendakaria izan zen hasierako urte haietan, eta joan den abuztuan hil baino bi egun lehenago ekitaldi honetarako espreski idatzia utzi zuen gutun hori. Bertan aipatzen zuen Ikastolak Berako herriarentzat, euskararentzat eta baita bere-tzat ere zenbateko garrantzia izandu duen. «Sinesten dut landare berriak sortuko direla» hi-tzekin bukatzen zen bere mezua.

Aurkezpen ekitaldia bukatzeko makil bana oparitu zitzaien ikastolaren ibilbidean urte gehien egin dituzten irakasle, langile eta lehendakariei. Oraingo ikasleen eskuetatik jaso zituzten urritz makilak, eta hurbildutako guztien eskuetatik, berriz, esker oneko txaloak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Labiaga Ikastolak bizi-bizi abiatu du bere 50. urteurrena

Labiaga Ikastolak bizi-bizi abiatu du bere 50. urteurrena