Baztan Bortziriak
Gaizka Sarasola Iartzabalek irabazi du IX. (H)ilbeltza beka, 'Mug(H)erri I' proiektuarekinBeka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira
A. D. C.
bortziriak.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:19
Gaizka Sarasola Iar-tzabalek (Lesaka, 1974) IX. (H)ilbeltza beka irabazi du, 'Mug(H)erri I' proiektuarekin. Beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurten, IX. edizioan, narratiba idazteko beka egokitu da.
Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren 'Hamabost egun Urgainen' eta Mariano Izetaren 'Dirua galgarri' izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak. Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka.
Baztan izan daitekeen landa eremuan kokatzen du istorioa egileak; horrela, lokalizazioak istorioari hurbiltasuna emateaz gainera, landa giroaren bizitzaren eta bilakaeraren erradiografia bat egiten du, betiere klixeetatik ihes egin nahian. Fantasiari eta errealismo magikoari ere keinu egiten dio, genero beltzean hain ohikoa ez dena, eta arteaz ere gogoeta egiten du. Alde horretatik, (H)ilbeltza bekaren parametroekin bat eginik ere, ezohiko elementuak txertatzen direla goraipatu du epaimahaiak, eta hizkera landua erabiltzeak indartu egiten du proiektua.
Bekaren antolatzaileak Baztango Udala, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxea dira.
3.000 euro emango zaizkio orain eta beste 3.000, lana akitzerakoan. 2026ko abenduan argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak, eta 2027ko (H)ilbeltza ekimenean aurkeztu.
Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974). Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat da. Talde horren zenbait lanetarako musika eta testuak sortuak ditu. Bi liburu argitaratuak ditu bere zenbait antzezlanen bildumekin: Erleak, satorrak, beleak (EDO!, 2016) eta Zerrakuretan (Susa, 2021). Ixuriak (2004) eta Ez naiz deusen jabe (2007) diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera, eta LedSilhouetteren Concavo-Convexo (2019) lanaren- tzat musika sortu du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.