Juanma Sarasola: «'Mosku' hiriko kultur mugimenduen susperraldiaren epizentroa izan zen»

Urrezko aroa. Juanma Sarasola Urdanibia plazan, 'Mosku' topagunearen erreferentzia nagusia./
Urrezko aroa. Juanma Sarasola Urdanibia plazan, 'Mosku' topagunearen erreferentzia nagusia.

Kazetariak eta 'Moskuko urrea' liburuaren idazleak Irunen joan den mendeko laurogeiko hamarkadan egondako aldaketa sozialari buruz liburua argitaratu du

IÑIGO MORONDO

Oso argi dauka Juanma Sarasola kazetari irundarrak zer izan zen 1983 eta 1993 urteen artean Irunek bizi zuen bere 'mobida', argitaratu berri duen 'Moskuko urrea' liburuan «kultur eta gizarte eztanda» deitzen duena. Ondo ezagutzen du, izan ere, gertatukoaren lekuko izan zelako partehartzaile zuzena izan ez zenean. Hala ere, «saltsa-maltsa hura hobeto ezagutzeko jakinminak» lan hau egitera eraman zuen.

DATUAKLiburua. 'Moskuko Urrea', 1983 eta 1993 urteen artean Irunen gertatutako kultur (musika, zinema, literatura, bertsolaritza, arte dramatikoa, argazkilaritza...) eta gizarte (gay/lesbianak, ikasle gazte mugimenduak, irrati librea, antimilitarismoa, ekologismoa...) mugimenduen gorakadan parte hartze nagusia izan zuten 50 pertsonekin elkarrizketak biltzen ditu.

Idazlea. Juanma Sarasola, 'Xaun' kazetari irundarra. Hainbat komunikabidetan lan egin du, irakasle izan da, olerkari, bertsolari eta aurretik beste bi liburu argitaratu ditu.

Non erosi. Liburua salgai dago 24 eurotan. Irunen, Euskotren geltokiaren kioskoan, Bloody Mary musika dendan, Tinta Comics-en eta Elkarren. Olearso (Hondarribia), Berriketa (Hendaia), Xagu (Lesaka), Elkar eta Igone (Bera) liburudendetan ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos