Zubia, ekintza kultural desberdinez beterik dator

Jokin Urainen azken lana./
Jokin Urainen azken lana.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Abenduko zubi honek, ikuskizun kultural desberdin asko dakar eta gaur hasi eta iganderarte hainbat ekintza desberdinetaz disfrutatzeko aukera izango da, tartean, biharko Kontzezio azoka izango delarik guztien gainetik jarriko den ekintza nagusia.

'Amaren Etxea' aurkezpena

Gaur gaueko 22:00etan, Jokin Urain Mendarotarrak bere azken liburua aurkeztuko du, 'Amaren etxea' izenekoa hain zuzen ere. Liburu honetan, euskal preso politikoen senideen historia bat kontatzen du Jokinek. Liburu hau Durangoko azokan salgai dago eta herri honen bizipen eta sentimenduen esparruan hutsune bat betetzeko asmoz dator, senideak baitira liburu honetan protagonista

Ekitaldia, Gaztetxean izango da eta liburuaren aurkezpenaren aurretik 'Azken arnasa arte' izeneko dokumentala ikusgai izango da baita ere.

'Lune de Miel' antzerki saioa

Igandean, arratsaldeko 18:00etan Gaztelekuan 'Lune de Miel' antzerki saioa izango da. Iparraldetik datorren Paxkal Irigoien artistaren lana da eta antzerki bira bat egingo omen du igandekoa izanik bira honen hasiera. Paxkal Irigoien eta bere taldeak, bitan jo dute Joseba Olazabalekin batera, autopistako zaraten aurka egiten ari den protestan eta orain dela aste batzuk antzerki saio hau egiteko asmoa agertu zion Josebari. Antzerki motza omen da ,ez da sarrerarik egongo eta adin guztientzat izango da.

 

Fotos

Vídeos