Zortzigarren sailkatu zen Mutrikuko ontzia Castroko estropadan

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Denboraldiko hirugarren estropada zuten, eta azkenik hiru tripulazio uztea lortu zuten mutrikuarrek atzo Castron ospatuko zen 1. Castro Glass estropadan. Bermeoko trainerua izan zen ARC-2ko garailea, eta mutrikuarrek berriz, aurretik Getxo izan zuten 3:42 segundura eta atzetik berriz San Juan, Castro Glass eta Portu-Deustu. Gogoratu hurrengo larunbatean Mutrikun izango direla hamaika ontziak, beraz, arraun zaleek aukera polita dute moilara jaitsi eta arraunlariak animatzeko.