'Zein da euskal heroina' gaia jorratuko du Leyre Arrietak Historia Jardunaldietan

Leyre Arrieta mintzatuko da gaur./
Leyre Arrieta mintzatuko da gaur.

Arratsaldeko 19.00etan izango da Zabiel kultur etxean

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Joan zen astean hasi ziren Historia Jardunaldiek bigarren zita izango dute gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan, bertan arituko baita Leyre Arrieta Alberdi, herriko historialaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere dena.

Jorratuko duen gaiak ere badu interesik, izan ere historia ikuspegi batetatik begiratuta, 'Zein da euskal heroina' galderari erantzungo baitio. Historia arloan sarriegitan gizonezkoak ateratzen zaizkigu titularretara, baina gaur egun pil-pilean dagoen kezkari erantzunez, ikasgai interesgarria eskainiko du Leyrek. Ordubeteko emanaldiaren ondoren, eztabaidako txanda ere izango da; urrutira joan gabe, aurreko ostegunean Unai Belaustegi Bedialauneta herriko historialariak eskaini zuen 'Errepublikanismoa Euskal Herrian' gaiaren inguruan hamarren bat galdera izan ziren.

Gogoratu Udaleko Kultura Sailak antolatutako jardunaldiak hurrengo ostegunean amaituko direla Xabier Irujok eskainiko duen 'Lizarrako forua, Mutrikuko forua, emakumeen eta haurren ikuspegi juridikoa XII. mendeko legean' hitzaldiarekin.