Zarautzera igandean trenez joateko deia

Aurten Gaztelekuak ez du autobus zerbitzua antolatu Kilometroetara joateko

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Datorren igandean, Zarautzen ospatuko da aurtengo Kilometroak eta Salbatore Mitxelena ikastolak jaia antolatzeko ohorea izango du, «ni, hi, hura, ikastola mundura!» lelopean.

Azken urteotan, Mendaroko udalak Gaztelekuarekin elkarlanean kilometroetara joateko autobusa antolatu izan ohi du, bi izan direlarik kontutan hartu izan dituzten arrazoi nagusiak. Alde batetik, nerabe askok , euskararen alde egiten den festa honetan parte hartzeko gogoa eukitzea eta bestalde, gure herrian nerabeak izatea, batez ere, euskara gutxien erabiltzen dutenak.

Aurten Kilometroak Zarautzen ospatzeak garraio publikoa egotea suposatzen du eta trena izango da erabiliko den garraio jasangarriena. Beraz, Zarautzera joan etorria egiteko ez dagoenez arazorik, Udalak, autobus pribatuaren beharra ez du ikusten eta ez du jarriko.