Bi Zaldi hirukotearen emanaldia gaur Hondarraitz kantinaren aurrean

Bi Zaldi hirukotea arituko da gaur Hondarraitz kantinaren aurrean./
Bi Zaldi hirukotea arituko da gaur Hondarraitz kantinaren aurrean.

Asteartean Dama Beltzak taldekoak arituko dira 20:30ean

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Zuzeneko musika emanaldiek pisu berezia dute aurtengo udaran Mutrikun, bereziki igerileku eta hondartza inguruan, izan ere Alkolea eta Hondarraitz kantinek programazio propioa prestatu bai t dute. Gaur arratsaldeko 20:30etik aurrera Bi Zaldi hirukotea arituko da Hondarraitz aurrean; euskaraz bertsioak egiten hasi eta beraien lan propioak egitera pasatu diren zaldibiarrak, baina beraien estilo intimista galdu gabe. Joan zen urteko Abendurock-en aritu ziren Mutrikun, eta gogo berezi bat utzi zuten gainera.

Ez dira hor amaituko emanaldiak, asteartean Dama Beltzak taldekoak arituko bai dira; hurrengo igandean, Izaki Gardenak taldeko burua den Jon Basaguren; abuztuaren 21ean, Chuchin Ibañez eta Los Charros mariatxiak; abuztuaren 23an, Rojo Cancionero saioa eta bukatzeko abuztuaren 30ean, 'Lou' dokumentala eskainiko dute. Alkolea kantinan berriz bi saio izan dira dagoeneko, biak ere jendetza batu dutelarik, urrutira joan gabe joan zen ostegunean Asier Gozategi eta Lazkaoko trikitilariak eskaini zutena. Hurrengoa abuztuaren 15an izango da Space Jam taldearekin; abuztuaren 22an, Garoa arituko da bere taldearekin baita; abuztuaren 29an Olana Liss arituko da eta irailaren 7an Melissa and the Jacks herritarrak.