Xakea, gaitasun psikologikoak lantzeko kirola

Herrian, indarra hartzen hasi den kirola. /
Herrian, indarra hartzen hasi den kirola.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzo goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte, Arno Guraso elkarteak, Elgoibarko Zubi Ondo Xake taldearen laguntzarekin batera, Xake eguna ospatu zuten. Herriko enparantzan hainbat mahai desberdin jarri zituzten eta bertan partida desberdinak jokatzeko aukera egon zen, baita xakea zer den, zeintzuk diren jolasaren ezaugarriak eta arauak ikasteko aukera ere.

Adin guztietako jendeari zabalik zegoenez, guraso, gazte, zein haurrak jolasean ihardun zuten. Herrian, aurtengo kurtsoan xake klaseak ematen ditu, Javi Muñoz, Mendaroarrak. Astelehenetan, izaten dira klaseak, herriko Gaztelekuan eta adin desberdinetako hiru talde daude. Gutxinaka bada ere, indarra hartzen ari den kirol oso desberdin bat da, izan ere gaitasun psikikoak dira lantzen diren ezaugarriak, konzentrazioa, plangintza, aurreikusteko gaitasuna, edo autokontrola, besteak beste.

Mercado de segunda mano

El próximo domingo, día 12, se celebrará un nuevo mercado de segunda mano. El año pasado un grupo de personas comenzó con la experiencia y fueron 4 los mercados que organizaron. La del domingo dará comienzo a la temporada de este año. En el mercado pueden tomar parte todas aquellas personas que deseen vender aquel material en desuso, material que está abandonado en un rincón pues ya no se utiliza. Para colocar el puesto ha de inscribirse previamente en la dirección de correo habilitado para tal fin; 2.eskukoazokamendaro@gmail.com