Urteko bigarren mendi irteera

Arno puntan eman zioten hasiera urteko irtenaldiei Burumendikoek. /  GORRITIBEREA
Arno puntan eman zioten hasiera urteko irtenaldiei Burumendikoek. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bizkaiko toki ezezagunetik barrena ibiliko dira hurrengo igandean Burumendi Mendizale Taldeak eskualdeko beste taldeekin batera antolatu duten mendi irteeran. Parte hartuko dutenek, 18,5 kilometro dituen Oma-Aulesti ibilbidea burutuko dute. Barrutia auzoa-Elorriaga auzoa-San Lorenzo ermita-Omako baso margotua-Oma-Akorda-726 metroko altuera duen Illun-tzar-Narea auzoa-Aulesti ibilbidea izango dute. 1.150 metro gorantz eta 1.070 metro beherantz, bost ordu inguruan egiteko bezalakoa. Izena emateko epea bihar ostegunez amaituko da, eta horretarako interesatuek, 'Aparra' jantzi dendara jo beharko dute. Bazkide direnek 12 euro ordaindu dute eta ez direnek berriz 15 euro. Autobusa berriz, igandean goizeko 7:40etan, Txanbolingo biribilgunean izango dute.

Autobusa Bilbora joateko

Datorren larunbatean Bilbon presoen alde burutuko den manifestaziora joateko autobusak antolatu dira Mutrikun ere. Irteera arratsaldeko 15:30ean izango da Txanbolingo biribilgunetik, eta izenak aurrez Zubixa tabernan eman behar dira.

 

Fotos

Vídeos