Urteko, asterik tristeenetariko bat

Hutsik daude baztarrak. /  A.Z.
Hutsik daude baztarrak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Denbora konturatu gabe igarotzen da eta datorren astean, abuztuaren erdialdean sartuko gara. Asteazkeneko jai egunak, asteko lan eguna moztu egingo du eta ondorioz, opor aste bikainean bihurtzean da abuztuko aste hau.

Barnealdeko herrietan, behin-tzat gure herrian, aste hau urteko tristenetariko bat dela esan dezakegu, aste honetan, herriko jende asko kanpoan egoten bait da. Abuztuko hilabete guztian asko igartzen da, jendea herritik kanpo joan dela, baina aste hau da herrian, «hutsunea» gehien igartzen den astea. Hala eta guztiz ere, ohiturak aldatzen doaz eta orain urte batzuk, famili asko hilabete guztirako joaten zen kanpora baina gaur egun jendea, asteka edo hamabosteka joaten da eta nahiz eta jendea falta dela igarri, jendea joan etorrian dabil eta askok pentsatzen duten baino jende gehiago dago herrian.

Hala ere, penagarria da, herriko enparantza aldea ikustea, bertako komertzio, zerbitzu eta taberna batzuk itxi egin baitituzte beraien ateak eta egun guztian zehar oso jende gutxi ikusten da. Herriko beste auzo batzutan, Azpilgoeta eta Mendarozabalen batez ere, tabernariek eta dendariek ez dituzte ateak itxi eta herriko jende asko, auzo hauetan elkartzen da, goizez eta iluntze aldean batez ere eta herriari «bizi» piska bat ematen diote.

 

Fotos

Vídeos