Urte hasierarekin batera eskola kirola berriro martxan

Goizean zehar lau partida desberdin jokatuko dira. /
Goizean zehar lau partida desberdin jokatuko dira.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur larunbata, oporren ondoren, berriro Eskola kirola programaren barruan herriko ikstetxeko jolastokian hainbat partida jokatu dira. Gaurkoan saskibaloi eta eskubaloi partidak ikusteko aukera izango da, alde batetik benjamin mutiletako bi taldeak Debako bi taldeen aurka arituko dira eskubaloi modalitatean eta alebin mutileko bi taldeek Mutrikutik etorriko diren beste bi taldeen aurka jokatu dute saskibaloi modalitatean. Lehen partida goizeko goizeko 09:40ean hasiko da eta azkena, goizeko 11:30ak aldera hasiko da.

Herriko beste taldeek Mutrikuko kiroldegian eta Debakoan jokatuko dituzte beste hainbat partida.

Ega titulua

Mendaroko udal gazte informazio txokotik informazio interesgarri bat zabaldu dute. Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta kultura sailak 2019ko Ega-ko titulua ateratzeko deialdia egin du. Azterketan parte hartu izateko baldintza bakar bat dago, 17 urtetik gorakoa izatea edo eta aurtengo urtean 17 urte betetzea. Matrikulazio epea zabalik dago eta hilak 21ean bukatu da, eguerdiko 12:00etan. Matrikula internet bitartez egin daiteke, honako atari honetan: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus