Ugarein txapelketa Berriatuan

Eneritz Lizardi zestalari mutrikuarra eskuinean. /
Eneritz Lizardi zestalari mutrikuarra eskuinean.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera jokatuko dira Berriatuako frontoian Ugarein-Xistera txapelketako finalak. Aurreko ostiralean jokatu ziren finalerdietan oso maila ona emanaz, azkenik hauek sailkatu ziren; Miarritzeko Sorozabal, Markina-Xemeingo Mandiola, Zumaiako Eduardo Agirre, eta Mutrikuko Aratz Mendizabal. Jubeniletako finala hauek jokatuko dute 15 tantotako bi set-etara eta berdinketa badago, berriz, 5 tantotako batera. Helduetan, berriz, Markina-Xemeingo Barinagarenteria eta Elkorobarrutia sailkatu ziren lehenak eta bigarren Laloo eta Mikel Manzisidor mutrikuarra. Hauen artean jokatuko da finala. Bestalde, aurreko larunbatean, Madrilgo Universidad Complutense-ko frontoian ospatu zen emakume zestalarien torneoan, Eneritz Lizardi mutrikuarrak hirugarren postua lortu zuen Aldazabalekin batera Jauregi eta Hirigoien 6-15 eta 7-15 menderatu ondoren. Txapela, berriz, Ortiz de Mendibil eta Araik eskuratu zuten, Landa eta Merino 15-4 eta 15-6 gainditu ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos