Udalak erosketa poltsak banatu ditu

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko ostiralean Udalaren eskutik, etxez etxeko banaketa egin zen eta oraingo honetan erosketak egiteko poltsak oparitu dituzte. 'Mendaron bizi erosi' lemapean, Gabon oporrak aukeratu dira poltsa berri hauek bana-tzeko, egun hoietan egiten diren erosketak herrian egitera bultza-tzeko eta herriko denda eta bestelako komertzioei beste bultzada txiki bat emateko asmoz. Udaletik jakinarazi dute hainbat etxebizitzetako herritarrek ez zituztela portaleetako ateak zabaldu eta banatzaileak kanpoan aurkitzen diren «buzoi berezietan» utzi zituzten poltsak, batez ere Herriko Enparantza inguruko etxebizitzetan. Hau horrela izanik, boltsarik gabe geratu den jendea egon daitekenez, udaletxera joateko deialdia luzatu dute bertan dauden poltsak jasotzera.

 

Fotos

Vídeos