Txirrindularitza ikastaroa bukatu da

Lizarrolara, bizikletaz joan etorria antolatu zuten./
Lizarrolara, bizikletaz joan etorria antolatu zuten.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Larunbat honetan, Arno Guraso elkarteak, Elgoibarko Txrrindulari eskolarekin batera, Lizarrolara bizkletaz txango bat antolatu zuten, txirrindularitza ikastaroari itixiera bikaina emateko asmoz.

Goizeko 10:30ean atera ziren Herriko Enparantzatik eta haur eta guraso askok hartu zuten parte irteera honetan. Hiru urte daramatza Arno Guraso Elkarteak, txirrindularitza sustatzen, kirol minoritarioei bultzada bate matea dutelako helburu bezala.

Herriko hainbat gaztetxok bizikletari gustoa hartu diote eta Elgoibarko txirrindularitza eskolan bi urte gutxienez badaramate.

EAJren ekitaldia

Gaur asteartea, 19:30etan Herriko enparantzan, Mendaroko EAJkek ekitaldi politiko bat antolatu du, datozen hauteskunde berriei begira. Herriko hautagaitza eta herri progamaren aurkezpena izango da. Iñaki Arregi, alkategaia eta Joseba Egibar, GBBko burua izango dira ekitaldian parte hartuko duten protagonista nagusiak.