Borrar
Ikaslea adi, begiraleak esaten dionari. A.Z.
Txirrindularitza ikastaroa

Txirrindularitza ikastaroa

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Viernes, 23 de febrero 2018, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arno Guraso Elkarteak eta Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolak antolatuta, aurreko hilabetean martxan jarri zuten Txirrindularitza ikastaroak bihar izango du 2. saioa. Tailerraren iraupena 4 saiokoa izatea espero da eta martxoan bukatuko da urtarrilean hasitako ikastaro hau. Aurreko urtean, ikastaro antzerako bat antolatu zen eta gaztetxoen artean izandako arrakasta handia ikusita, antolatzaileek aurten ere errepikatzea erabaki zuten.

Iaz, bi saio izan baldin baziren aurten bikoiztu egin dute kopurua eta partaidetza ere oso handia izaten ari da, izan ere aurreko saioan 76 haurrek hartu zuten parte.

Gaur egun Arno guraso Elkarteak jarraitzen duen helburu bat, kirol minoritarioei bultzada bat ematea da eta futbolaz aparte, beste kirol mota desberdin batzuk daudela erakustea nahi diete herriko gaztetxoei.

Pelikula proiekzioa

Igande honetan, pelikula proiekzioa izango da San Agustin Kultur gunean, Zubigazte izeneko zerbitzuaren barruan. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, 'Ice Age 3' pelikula, euskaraz ikusteko aukera izango da. Igandekoarekin proiekzioen zikloa bukatuko da eta martxotik ekainera bitartean Zubigaztek antolatuko dituen ekintzak bestelakoak izango dira, Udaberri eguna, Olinpiadak, erreka garbiketa, txangoa etab.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios