Secciones
Servicios
Destacamos
A.E.
ONDARROA.
Viernes, 24 de noviembre 2017, 00:56
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Abenduaren 2an egingo da Txilixoka Musika Kolektibu aurkezteko festa eguna. Eguerditik hasi eta gauera arte izango dira herri-bazkaria (tikeak sare sozialen bidez eta tabernetan salgai jarriko dira), formatu eta musika-estilo guztietako kontzertuak eta bertso-saioa izango dira besteak beste. Alamedan jarriko den karpan izango da egitaraua. Gainera, txosna ere izango da, eta irabazitako diru guztia kolektiboaren beste egitasmo berrietan erabiltzeko bideratuko da.
Estilo eta ibilbide ugaritako taldeekin gozatzeko aukera izango da: Biren, Keu, Piztiak, Beta, Markos Untzeta & Esku Hutsik, Gatz, Azalera, Itzalak, Hara!, Ardi Baltzak, ADR, Lau P4 eta Üther izango dira eszenatokian. Txilixoka Musika Kolektibu 2017ko udaberrian sortu zen, herriko entsegu lokaletako musikariak bildu, antolatzeko beharra ikusita.
Sormena bultzatu, lokalen erabilera erregulatu eta sortzaileen arteko harremanak sendotzea du helburu, kolektiboan dagoen jende desberdina elkartuz.
Abenduaren 3an, domeka, 12:00etan Zaldupetik danborrada egingo dute. Aurreko urteetan moduan, Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatu du. Parte hartu nahi dutenek izena emateko hiru aukera izango dituzte: Ondarroako udaletxeko 94-683 36 68 edo 94-683 36 78 telefono zenbakietara deituta, Turismo Bulegoan, Kurike, Kitxu edo Brontxe dendetan izena emanda edo guraso elkartearen webgunean izena emanda. Entseguak hilaren 28an, 29an eta abenduaren 1ean egingo dira Zaldupe eskolako jolastokian: 16:30etik 17:15era, eta 17:15etik 18:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.