Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Txertatu Merkatuan, gazteentzako prestakuntza tailerrak

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Domingo, 4 de febrero 2018, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Debabarreneko udalek, Debegesa eskualdeko garapen agentziaren bitartez, Txertatu Merkatuan egitasmoaren bigarren edizioa abiatu dute. Programa honen helburua da ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei gizarte- eta lan-aktibazioko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzea, benetako lan-esperientziak izan ditzaten.

Egitasmo berritzailea da, partaideen ezagutza eta trebetasunak hartzen dira oinarritzat lan-profil bat eraikitzeko. Helburua da gazteen motibazioa lantzea eta autoestimua areagotzea. Programak bi fasetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.

Egokitu izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta bakarka zein taldean lan eginez parte-hartzaileen lan-profila eraikitzea du helburu.

Bigarren fasean, Trebatu izenburupean, gazteek prestakuntza tailerretan parte hartuko dute, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Debabarrenean hurrengo ikastaro hauek eskainiko dira, otsailean eta martxoan hasita: Estaldurako eta Pinturako ikastaroa eta Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta edariak prestatzeko oinarrizko teknikak. bi tailerrak otsailaren 12an hasiko dira eta Biltegiko Jarduera Lagungarriak, Martxoaren 5ean hasiko da.

Izen-ematea doakoa da. Parte hartzeko interesa duten guztiek informazio gehiago eskura dezakete Debegesaren webgunean, www.debegesa.eus , 943 82 01 10 telefonora deituz edota idazkaritza@debegesa.eus epostara idatziz. Halaber, Debegesaren bulegoetara hurbil daitezke, Eibarko Azitain industrialdean.

Contenedor gris

El contenedor gris es ya una realidad en nuestro municipio. El jueves, más de una persona se encontró con la sorpresa de que el contenedor verde había desaparecido y en su lugar se encontraba uno «nuevo» que se abría mediante tarjeta. Durante ese día bastantes personas depositaron fuera del contenedor sus bolsas de basura o bien la depositaron en el contenedor incorrecto. Para que esta situación no vuelva a ocurrir, desde el Ayuntamiento han decidio dejar abierto el contenedor gris hasta el 1 de marzo. El objetivo es, que durante ese tiempo las personas que aún no hayan pasado a recoger el kit y la tarjeta correspondiente, pasen a hacerlo en el Ayuntamiento.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios