Secciones
Servicios
Destacamos
GORRITIBEREA
MUTRIKU.
Viernes, 6 de julio 2018, 00:20
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urteko zita izaten da Txantxangorri aisialdi taldekoek San Fermin egunez burutzen duten entzierroa, baina aurten larunbatean datorrenez gero, eta beraien ekintzak astelehenetik ostiralera burutzen dituztenez, txupinazoa ospatuko dute.
Zita, ohi bezala goizeko 10:00etan izango dute 'Alboka' ondoan. 10:15etan txupinazoa izango dute eta ondoren guztiak kalejiran joango dira Goizeko Izarra ikastolako patiora.
Bidea alaitze aldera, helduenek batukada burutuko dute eta patiora iritsi bezain laster, buruhandiak izango dituzte lehenik eta ondoren 11:30etatik 13:00etara apar festa antolatuko dute. Txikienek berriz eguerdiko 12:00etan bukatuko dute festa.
Gogoratu, 'Txantxangorri' aisialdi taldeak udarako antolatutako ekimenean 260 ume dihardutela aurten eta guztiak egunez egun behar bezala antolatzeko 36 monitore ari direla lanean.
Udako giroa nabari jada bazter guztietan, eta horren lekuko gaur gaueko 22:30etan Zabaleran izango den zine emanaldia. 'Little Miss Sunshine' filma izango da proiektatuko dena, Estatu Batuetan burututako komedia dramatikoa, eta emanaldia berriz 'EMA' elkartean antolatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.