Txakur eraso batek bi ardi hil ditu Agarre Txiki baserrian

Hilik agertu den ardietako bat. / A.Z.
Hilik agertu den ardietako bat. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Azken asteetan, Agarre Txiki baserrian gertaera tristea bizi izan dute. Baserriko jabeak goiz batean espero ez zuen irudiarekin topatu zen: artaldeko bi ardi lurrean hilik zeuden odola zeriotelarik lepo aldetik.

F.L. baserriko nagusia animali hilen ondora joan zenean, lepo aldean hortzakadak zituztela ikusi ziuen eta, ondorioz, txakurren baten erasoa izan zela uste du. Ardi bat umedun zegoen, beraz guztira hiru abere galdu ditu.

Jabeak aspaldian horrelakorik ez dela gertatu gure aldean dio jabeak. F.L ziur dago txakurren lana izan dela. «Baina txakurrak mendiz kilometro asko egiteko gai dira eta nondik etorri den edo diren jakitea oso zaila» izango dela dio.. Lerro hauen bitartez, txakur jabeei dei berezia egiten die, txakurrak zaintzeko eta adi egoteko, horrelakorik gehiago gerta ez dadin.

Momentuz, aldi bakar honetan eraso dute bere artaldea , baina txakurrek behin odola xurgatu ondoren jokaera errepikatzen dute eta berriro horrelako bat gertatzeko beldurrez agertu da F.L.