27. Trophée Teink gaur iritsiko da

Ur Ikara elkarteak antolatutako 'Trophée Teink' estropada. /
Ur Ikara elkarteak antolatutako 'Trophée Teink' estropada.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOMUTRIKU.

Kantabriako Castro eta Donibane Lohitzun artean burutzen den 27. Trophée Teink estropadakoak ere gaur iritsiko dira Mutrikura. Elantxobetik etorriko dira, eta 15:00ak aldera dute arribatzeko asmoa, nahiz eta hori itsasoak aginduko duen. Aurretik ohi den modura suziriak botako dira, beraz garaiz jakin araziko da noiz iritsiko diren. Mutrikura iritsi ondoren, Mollaberriko pantalanean lotuko dituzte ontziak eta ondoren Arraun Taldeko lokalean hartuko dute dutxa. Arratsaldeko 19:00etan harrera egingo diete Udaletxeko pleno aretoan, eta herria bisitatu ondoren gaueko 21:00etan izango dute afaria 'Arkugain' elkartean. Aurten Kiroldegian pasako dute gaua, izan ere instalazio aldetik egokiagoa baita. Bihar berriz, goizeko 7:30ean izango dute iratzartzea, 'Arkugain' elkartera jaitsiko dira gosaltzera eta ontziak prestatu ondoren, 9:30ean aterako dira Orio aldera.