Bajo Deba
Tripontziak ekimen gastronomikoaren 12. edizioa badator Debabarrenera7tik 30era egingo da Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zazpi jatetxetan bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzeko xedez
A. Urbieta
Sábado, 25 de octubre 2025
Debabarrenak Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamabigarren edizioa ospatuko du azaroaren 7tik 30era, Debegesa Garapen Agentziak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoak antolatuta. Aurten ere, Eusko Jaurlaritza-turismo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo departamentuaren babesa du ekimenak. Hasi zenetik, ekimenaren helburua izan da bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko sukaldari, establezimendu gastronomikoak zein bertako produktuak balioan jartzea.
Publicidad
Edizio honetan, Eibarko Baratze Taberna, Elgoibarko Belaustegi, Mallabiko Trabakua Behekoa, Mutrikuko Pikua eta Debako Hiru Bistro, Urgain eta Itsaslabarrak jatetxeek hartuko dute parte, eta sasoiko eta tokiko produktuetan oinarritutako platerak eskainiko dituzte, jatetxe bakoitzak bereak.
Menuak, 38 eurokoak dira eta barne hartzen ditu aperitibo bat, sarrera, bi plater nagusi (haragia eta arraina) eta Mendaroko txokolatearekin egindako postrea. Ogia, kafea eta ardoa ere menuan sartzen dira, eta jatetxe guztiek ardo berdina eskainiko dute menurekin: Familia Valdelana upeltegiko ardo zuria eta ardo beltza. Bestalde, 6 euroko gehigarri baten truke, txakolinaz gozatu ahal izango da.
Jatetxe bakoitzak eskainiko duen menua kontsultatzeko debabarrenaturismo.com webgunean sartu behar da. Beharrezkoa da aurrez jatetxera deitu eta erreserba egitea Tripontziak Menua dastatu nahi dela aipatuz.
Tripontziak zozketa
Aurreko urteetan bezala, aurten ere ekimenean zehar, zozketa bat egingo da. Parte hartzeko jatetxeetan eskuragarri egongo diren kupoiak edota QRa bete behar dira eta bertan eskatzen diren datuak osatu. Parte-hartzaile guztien artetik, bi irabazle aterako dira, eta bertako produktuekin osatutako otar bana jasoko dute.
Publicidad
Tripontziak ekimenak aukera paregabea eskaintzen du, era berean, eskualdeko ondare industrial, natural eta geologikoa ezagutzeko. Debabarreneko historia kontatzen duten museoetatik hasi eta Natura, geologia eta ondarea uztartzen dituzten ibilbideetatik jarraituz. Tripontziak ekimenak kultura, historia eta natura uztartzen dituen esperientzia oso bat proposatzen du, bertakoak eta bisitariak gonbidatuz Debabarreneko altxorrak ikuspuntu berrietatik berraurkitzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión