Trinitate Jaia, Mendarozabal bailarako jai kuttuna

Jende ugari erakartzen duten jaiak dira Trinitatearena. /  ZABALA
Jende ugari erakartzen duten jaiak dira Trinitatearena. / ZABALA

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Atzo arratsaldean Bizi Poza txarangak gure herriko Trinitate jaixeri hasiera eman zien eta gaur larunbata, arratsaldeko 17:00etan, zuhaitza jarriko dute kanpai errepika eta txapilu soinuen artean, jaiei hasiera ofiziala emanaz.

Trinitateko baseliza, Mendarozabal bailaran dagoen eleiz zaharra da, Mendaro herriko eta hemen inguruko eleizarik zaharrenetariko bat. Mendarozabal bailarako auzokideak dira jai hauek antolatzen dituztenak eta estimu handia diote jai hauei, izan ere oso atzetik datorren usadio zahar bat da erromeria eta meza nagusia ospatzea Trinitate egunean.

Bailarako jendeak, ohitura zaharrari eustea nahi diotelako jai batzorde berezi bat dute, jai egunen antolaketaren ardura nagusia beraiek daramatelarik. Askorentzat Trinitate oso berezia da eta betidanik ezagutu duten festa hau , mantentzea nahi dute.

Bihar, igandea, ekitaldi nagusia ospatuko da eta horretarako 10:00etan tixstularien kalejira izango da, ondoren 11:30etan meza nagusia eta bertan, eleiz abesbatzak eta Ameikutz musika eskolak entzukizun berezi bat eskeiniko dute. Elizkizuna aprobetxatuko da baita ere, orain dela gutxi hil den Angel Basterretxea apaiza oriotzeko eta eskeintza berezi bat egiteko asmoa dago.

Eleizako saioa bukatu ondoren eguerdiko 12:30ak aldera, trikitilariak izango dira eta baita ere Herri Kirolen ikuskizuna. Urtero bezala, jai batzordeak taberna jarriko du eta bertan ogibitartekoak, txakoliña eta bestelakoak ez dira falta izango.