Trinidade jai herrikoiak

Abesbatza elizkizunean abesten eta ikastolako gaztetxoak bertsotan. /  A.Z.
Abesbatza elizkizunean abesten eta ikastolako gaztetxoak bertsotan. / A.Z.

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Aste bukaera honetan Trinidade jaixak ospatu dira Mendarozabal auzoan, eta beste behin Trinidade baseliza eta ingurua jendez bete da. Igandean, jai handia izan zen, meza ospatu zelarik.

Elizkizunean, erlijioa eta kulturak bat egin zuten, izan ere bai elizako abesbatzak eta bai Ameikutz musika eskolako abesbatzek emanaldi ederra eskaini zutelarik.

Meza nagusian ere, Angel Basterretxearen omenez idatzi bat irakurri zuen Juanita Loiolak, herriaren alde eginiko lan guztia goraipatzen eta jende guztiaren artean, bi abesti herrikoi abestu ziren abesbatzaren laguntzaz. Abestiak, Mikel Laboaren 'Txoriak Txori' eta 'Xalbadorren heriotzean' izan ziren , Angel Basterretxearen oso gustokoak zirelako. Trinidade eguna baliatu zuten gorazarre egiteko, egun berezia delako askorentzat eta baita Angel zenarentzat ere, eta Trinidadeko konponketa lanetan zer ikusi handia izan zuelako.

Atzoko, berriz, ikastolako haurrak izan ziren protagonista. Guztiek bertso saio ederra eskaini zutelarik. Ondoren triki festa eta bazkari/afari herrikoiak egin ziren.