Soraluze
'Teilatupean' haurrentzako bertso-antzerki ikuskizuna izango da igandeanJ. L.
soraluze.
Asteazkena, 6 azaroa 2024, 19:48
Soraluzeko Udalak antolatutako Antzerki Garaia zikloak datorren igandean izango du jarraipena, Lanku konpainiak taularatuko duen 'Teilatupean' bertso-antzerki ikuskizunarekin.
Emanaldi hau 5 urtetik gorako haurrei eta familiei zuzenduta dago eta bertan «adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna edota familia ereduen aniztasuna» bezalako gaiak jorratzen dira.
'Teilatupean' antzezlana 17:00etan hasiko da Herri Antzokian eta bertaratzeko interesa duten guztiek aurrez eros ditzakete sarrerak (3 eurotan), Interneteko bibe.me atariaren bitartez edo Udal Liburutegian (gaur 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era bitartean eta bihar 16:00etatik 18:00etara bitartean). Sarrerak agortzen ez badira igandean erosi ahalko dira Antzokiko leihatilan, 16.30etik aurrera.