Soraluze

Baserriz baserri bihar egingo den Santa Eskean familiek ere parte hartu ahalko dute

J. L.

soraluze.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:16

Soraluzeko bizilagunak Santa Eskean arituko dira bihar nekazal eremuko hainbat baserritan.

Publicidad

Aurtengoa 34. Santa Eskea izango da herrian eta bertan Eneritz Artetxe, Xabat Illarregi eta Eneko Beretxinaga bertsolariek jardungo dute koplak inprobisatzen; trikitia jotzen Unai Larreategi alkatea arituko delarik.

Herritarrak 08:30ean elkartuko dira Kontzejupean eta 20.00ak aldera arte arituko dira kantuan eta eskean.

Nobedade gisa, aurtengo Santa Eskean familiek eta umeek ere parte hartzeko aukera izango dute. Nahi duten familiak ibilbidearen hasierako partean (Espilla, Ezozi eta Armendi baserrietan) batuko dira taldera eta elkarrekin egingo dute hiru baserrietako eskea. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkarrekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad