Borrar

Soraluze

Baserriz baserri bihar egingo den Santa Eskean familiek ere parte hartu ahalko dute

J. L.

soraluze.

Osteguna, 30 urtarrila 2025, 20:16

Comenta

Soraluzeko bizilagunak Santa Eskean arituko dira bihar nekazal eremuko hainbat baserritan.

Aurtengoa 34. Santa Eskea izango da herrian eta bertan Eneritz Artetxe, Xabat Illarregi eta Eneko Beretxinaga bertsolariek jardungo dute koplak inprobisatzen; trikitia jotzen Unai Larreategi alkatea arituko delarik.

Herritarrak 08:30ean elkartuko dira Kontzejupean eta 20.00ak aldera arte arituko dira kantuan eta eskean.

Nobedade gisa, aurtengo Santa Eskean familiek eta umeek ere parte hartzeko aukera izango dute. Nahi duten familiak ibilbidearen hasierako partean (Espilla, Ezozi eta Armendi baserrietan) batuko dira taldera eta elkarrekin egingo dute hiru baserrietako eskea. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkarrekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baserriz baserri bihar egingo den Santa Eskean familiek ere parte hartu ahalko dute