San Silbestre mozorrotua

MUTRIKU.

Urte Zaharra, ohi den bezala, korrika eman zuten hainbat mutrikuarrek. Txantxangorri aisialdi taldekoek ere egunarekin bat egin zuten eta ondorioz haur eta gazte, guztiek egin zuten korrika mozorrotuta. Haurrek badituzte beste zenbait zita gehiago; atzo hasi eta ostirala bitartean, zinea bai dute Zabiel kultur etxean. Atzo 'Nur eta herensugearen tenplua' izan zuten, gaur asteazkena, 'Paddington 2' eta bihar 'Chihiroren bidaia'. Emanaldi guztiak arratsaldeko 4:00etan izaten dira.

 

Fotos

Vídeos