Santomas azoka jendetsua Mutrikun

Talogileek ikasgaia ondo ikasia dutela erakutsi zuten. /  ARGAZKIAK GORRITIBEREA
Talogileek ikasgaia ondo ikasia dutela erakutsi zuten. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Jende asko bildu zen atzo ospatu zen Santomas azokan. Horretan zerikusia izan zuen eguraldiak baina baita ekintza desberdinak herriko bi plazetan banatzeak ere.

Animalien erakusketak berriro ere agerian utzi zuen Mutrikuk duen altxorra, galdu ezin daitekeena. Eguerdi aldera Txurruka plazan jarritako postuek izan zuten mugimendua, batez ere 'Goizeko Izarra' ikastolaren 50. urteurrenean, mijoakoek jarri zuten talo postuak.

Beheko Plaza, berriz, bete egin zen Euskadiko lasto altxatze txapelketaz gozatzeko, eta berriro ere Joxe Martin Bustinza 'Tubi' izan zen garaile 23 altxaketa eman ziolarik 45 kiloko fardoari 2 minututan.

Agian txosnaren bat jarri beharko litzateke halakoetan, bildu zen jendetzari erantzuna ematea zaila izan baizen tabernetan, baina oro har jendea pozik, salmenta politak eta pixkanaka hasi zen azoka hura, handi egin dela dagoeneko.

Agurreko jaialdia

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Miruaitz frontoian Ekaitz Mendizabal 'Goixerri II' zestalariari eskainiko zaion agur jaialdia, urte berriarekin batera Daniako Jai Alai frontoian ekingo bai dio. Jaialdi polita antolatu dute, izan ere Ekaitz eta Mikel Manzisidor, Jon Goenaga eta Aitor Andonegiren aurka neurtuko bai dira 15 tantotako bi set-etara eta berdinketa badago 5 tantotako batera. Bideo emanaldia, opari banaketa, aurreskua eta bereziki emoziorik ez da faltako 19 urterekin pausua ematera dijoan kirolariari agur esateko unean.

Bestalde, bihar Gabon Eguna izanik, goizen Musika Banda txikikoak arituko dira kantari eta arratsaldeko 18:00etan aterako da San Migeletik Olentzero bere komitiba guztiarekin.