55 postu jarriko dira larunbatean ospatuko den Kontzezio azokan

Baserritarren postuak. /  A.Z.
Baserritarren postuak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurtengo Kontzezio Azokan zer ikusi eta non erosi aukera handia izango da, izan ere 55 postu «ofizial» desberdin jarriko dira Herriko Enparantza inguru guztian zehar. Frontoian 29 postu izango ditugu, erdigunean baserriko produktoak izango dira protagonista, barazkiak, fruta, euskal garagardoa, ogia, gazta besteak beste. Frontoiko atzeko horman artisauak jarriko dira eta izkinetan pintxo eta salda beroaren salmeta postuak.

Frontoi aurreko kalean ere 6 postu desberdin egongo dira eta bertan arropak, edariak, artisau produktuak eta pitxien salmenta izango dira eta Herriko Enparan-tza osoa inguratzen beste 12 postu egongo dira. Postu hauetan olioa, txerrikiak, gazta, eztia eta beste hainbeste produktu desberdin erosteko aukera izango da. Guzti honi, abereen postuak gehitu behar zaizkie.

Postuez gain, goiz guztian zehar hainbat ikuskizun desberdinetaz gozatzeko aukera paregabea ere egongo da, izan ere, euskal dantzak, trikitilariak, sagardo lehiaketa, Tio Teronen semeak taldearen 'Festamentua' dantza saioa etab. izango bait dira. Aurten eguraldia ere lagun datorrela diote prebisioek, beraz ez dago aitzakiarik azokara ez hurbiltzeko.

Gabonlekuak

Udalak beste behin Elgoibarko Izarra elkartearekin batera gabonlekuak antolatu ditu. Hasiera batean epea aurreko astean bukatzen zen baina oraindik taldea osatu ez denez, izena emateko aukera luzatu egin du udalak. Informazio gehiago jasotzea nahi duenak, udaletxeko kultura sailako teknikariakin hitz egin dezake.

 

Fotos

Vídeos