Plantxatzen eta josten ikasteko tailerra

Dinamika ederra dute 'Zabiel Eskulan Taldekoak'./
Dinamika ederra dute 'Zabiel Eskulan Taldekoak'.

Bost pertsona arituko dira ikastaroan, bi gizon eta hiru emakume

GORRITIBEREA

Azkenean bost pertsona izan dira Kultura Batzordeak eta Zabiel Eskulan Taldeak antolatutako 'Plantxaketa eta josteko' ikastaroan parte hartuko dutenak. Kosta bazaie ere, azkenean bi, behintzat, gizonezkoak dira eta klaseak, berriz, astearte eta ostegunetan izango dituzte arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean, Zabiel kultur etxeko behean duten lokalean. Horrez gain eskulan taldekoak buru-belarri dihardute Meltxor erregearen laguntzaileen trajeak presta- tzen.

Korrika batzordea

Lehen bilera ostean, dagoeneko antolatuta dago Korrika Batzordea, baina ekintza desberdinak antolatze aldera, gaur eta 27an eta martxoaren 6 eta 13 arratsaldeko 19:30etan izango dituzte bilerak Luardo etxean. Gaur bigarren bilera ospatuko da eta guztiak daude gonbidatuta.

 

Fotos

Vídeos