Pintxo txapelketaren VIII. edizioa, maiatzeko lehen astebukaeran

Irudimena eta berrikuntza, tabernariek erabiliko dituzten bi osagai nagusi. / A.Z.
Irudimena eta berrikuntza, tabernariek erabiliko dituzten bi osagai nagusi. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Udalak beste behin abian jarri du aurtengo VIII. Pintxo txapelketa. Aurten maiatzeko lehen aste bukaeran egingo da, maiatzak 4 eta 5ean hain zuzen ere. Dagoeneko herriko 9 tabernek eman dute parte hartzeko izena eta edizio berri honekin herriko ostalaritzari bultzada bat ematea nahi zaio baina baita ere, herri giroa sortzea.

Jendea tabernetara atera dadin, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu pintxo lehiaketaren inguruan, alde batetik zapatu arratsaldean, Bizi Poza txarangak kalejira egingo du, tabernaz taberna ibiliko da, jendea ere tabernetan ibili dadin. Bestalde, igande arratsaldean kale antzerkia izango da herriko enparantzan, eta helburua lehen aipatu den bezala jendea kalera ateratzea nahi da, kale giroa suspertu nahian. Mendaron, kale bizitza gehiago ikusten eta egiten da astean zehar, astebukaeretan baino.

Pintxo lehiaketa honetan, pintxo asko saltzen dira baina azkeneko hiru urteetan salmentak behera egin dute eta udala eta tabernarien nahia, egoera aldatzea nahiko lukete.

Txapelketan, herriko establezimendu guztiek parte hartu dezakete eta izena ematean, pintxoaren euskarazko izena eta pintxoak daraman oinarrizko osagarrien zerrenda eman behar dute.