Pintxo lehiaketak oso harrera ona izan du

Pintxo berezietako bat. /  A.Z.
Pintxo berezietako bat. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Asteburuan pintxo lehiaketa egin da eta tabernari eta jendearen balorazioa oso baikorra da.

Larunbat goizean hasi zen lehiaketa eta arratsaldean Bizi Poza txarangarekin batera, herri 'pintxo pote lehiaketa' egin zen. Tabernetan festa giroa somatzen zen, jende askorekin. Igande goizean tabernariak oso baikor agertu ziren, gustora jasotako erantzunagatik.

Herriko ostalaritzari bultzada bat emateko asmoz antolatzen du Udalak pintxo lehiaketa eta, hartutako lanaren ondoren, tabernariak gustura daude jasotako harrerarengatik. Aurtengo lehiaketa VIII.a izan da, eta azken urteetan pintxoen salmenta orokorrak behererakada jasan omen du. Kontsumoa suspertu eta kale giroa sortzeko balio du txapelketa honek.

Matrícula Haurreskola

Los menores nacidos en 2018 y 2019 pueden ser matriculados en la Haurreskola, periodo de inscripció que finaliza el viernes. Las listas provisionales de los admitidos en este servicio público se publicarán el 14 de junio y, las definitivas, el 12 de julio. Aquellas familias cuyos ingresos anuales sean inferiores a 18.000 euros, podrán acceder gratis.