Pianoaren zabalkundea lau eskutara

Bi protagonistak kontzertua amaieran. /  GORRITIBEREA
Bi protagonistak kontzertua amaieran. / GORRITIBEREA

Emanaldi bikaina eskaini zuten Lucia Arzallus eta Ignacio Arakistain pianojoleek

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Ez zen jende askorik batu, izan ere baziren beste hainbat ekintza herrian, baina 'Musika Hilabeteari' amaiera emateko antolatu zuten Lucia Arzallus eta Ignacio Arakistain pianojoleen kontzertua ederra izan zen benetan; ederra musika klasikora hurbiltzeko Inaziok eman zituen argibideak eta batez ere ederra pianoari lau eskuekin zer-nolako etekina atera dakiokeen argi utzi zutelako.

Maurice Ravel eta Gabriel Fauré egileen obrekin gozatu egin zuten bi artistek eta ondorioz baita Santa Katalina komentuan bildutako hirurogeikoa ere. Bukaeran errepikapen bat ere eskaini zuten eta horrenbestean amaitu zen ordu eta laurden iraun zuen kontzertu oparoa.

Sarritan aipatu izan dugu gerora oso ospetsuak izan diren musikari ugari pasa izan direla Mutrikutik, baina horretarako herritarrok, oro har, harrobian hasten diharduten horiei erreparatzen ikasi beharko dugu.