San Pedro eguna Mutrikun

San Pedro eguna Mutrikun

Mutriku beti egon da itsasoari lotuta, eta horretan dihardu nekeza baldin bada ere. Atzo San Pedro egun ospatu zuten berriro 'Arkugain' elkartean batzen diren marinel jubilatuak. Lehenik kalejira izan zuten Txurruka plazatik behera eguerdiz, ondoren bazkaria, guztira 48 lagun batu zirelarik, eta bazkalosteko kantu sortaren ondoren, lore eskaintza egin zuten itsasoan galdu diren guztien omenez. Bestalde, gaur 11:30ean, Olatuen Planta bisitatzeko aukera izango da gazteleraz. Interesa dutenek, Turismo Bulegora deitu beharko dute 943-60 33 78.